bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Jeremiah 31
Jeremiah 31
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 30
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 32 →
1
Jaunak dio: «Garai hartan Israelgo leinu guztien Jainko izango naiz eta haiek nire herri izango dira».
2
Honela dio Jaunak: «Basamortuan azaldu diot neure onginahia heriotzatik ihes egin duen herriari: bere atseden-bidean da Israel.
3
Urrutitik agertu natzaio eta esan diot: Maite zaitut, betidanik maite, horregatik natzaizu etengabe leial.
4
Berriro eraikiko zaitut, eta sendo iraungo duzu, Israel neskatxa eder. Danbolina eskuan aterako zara berriro festazaleekin dantzara.
5
Landatuko dituzu berriro mahastiak Samariako mendietan; landatu dituztenak gozatuko dira fruituez.
6
Bai, badator eguna, Efraimgo mendialdean zaintzaileek oihu egingo dutena: “Ea, igo gaitezen Sionera, goazen Jaunarengana, geure Jainkoarengana”».
7
Honela dio Jaunak: «Kanta pozez Jakoben herriarengatik, egin irrintzi nazioen buru denarengatik! Egin oihu, goretsi Jauna, esanez: “Salbatu du Jaunak bere herria, Israelen bizirik geldituak”.
8
Begira! Iparraldetik ekarriko ditut, lurreko azken mugetatik bilduko. Jendetza izugarria itzuliko da: itsuak eta herrenak ere bai, haurdun eta haurra izan berriekin batera.
9
Negar eta damu-otoitz artean ekarriko ditut. Ongi ureztaturiko ibarretara eramango ditut, estropezurik egingo ez duten bide zelaitik. Aita izango naiz Israelentzat, nire lehen-seme izango da bera.
10
«Entzun, herriok, Jaunaren hitza, iragarri urrutiko kostaldeetan: “Sakabanatu zuenak berak biltzen du orain Israel eta artzainak artaldea bezala zaintzen”.
11
Jaunak bere herria askatu du, berreskuratu, indartsuagoaren eskutik libratu.
12
Poz-oihuka etorriko dira Sion mendira, bizi-bizi helduko Jaunaren ondasunetara: ogi, ardo eta oliotara, artalde eta behi-taldeetara. Baratze ureztatua bezala biziberrituko dira, ez ditu gehiago ahuleziak joko.
13
Neskek pozik egingo dute dantzan mutil eta agureekin. Haien dolua alaitasun bihurtuko dut, atsekabearen ondoren kontsolatu eta alaituko.
14
Haragi guriz janarituko ditut apaizak, nire ondasunez aseko da herria. Nik, Jaunak, esana».
15
Honela dio Jaunak: «Entzun! Aieneak eta negar samina Raman! Rakel ari da bere haurrengatik negarrez: ez du kontsolatu nahi, ez baitira bizi».
16
Baina Jaunak hau diotso: «Aski! Ez gehiago negarrik, ez begietan malkorik, zure nekeak izango baitu saria: itzuliko dira zure seme-alabak etsaiaren herrialdetik. Hala diot nik, Jaunak.
17
Baduzu itxaropenik etorkizunerako: zure seme-alabak aberrira itzuliko dira. Hala diot nik, Jaunak.
18
Entzuten ari naiz Efraimen kexak: “Hezigabeko zekorra bezala zentzatu nauzu, eta nik eskarmentua hartu. Orain, itzularaz nazazu zeuregana, zu baitzaitut Jauna, neure Jainkoa.
19
Urrundu egin naiz zuregandik, baina ondo damuturik nago; neure erruez oharturik, bular-joka ari naiz. Zer lotsa eta desohorea neure gaztaro gaitzesgarriagatik!”
20
«Hain seme kutun da Efraim niretzat, hain ume atsegingarri! Hainbeste zeresan eman didan arren, ezin dut inola ere burutik kendu; dardaraz dago nire barrua, harenganako errukiz gainezka. Hala diot nik, Jaunak.
21
«Ipini seinaleak bide-erakusgarri, begira ongi nondik zoazen: itzuli, Israel neskatxa eder, itzuli zeure hirietara.
22
Noiz arte ibili behar duzu inguru-minguru, alaba bide-galdu horrek? Hona nik, Jaunak, zerbait berria sortu: emakumea gizonezkoa gorteiatzen ».
23
Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak, dio: «Neure herriaren zoria aldatuko dudanean, Judan eta bertako hirietan hauxe esango da berriro: “Jaunak bedeinka zaitzala, justiziaren barruti, mendi santu hori!”
24
«Orduan, elkarturik biziko dira Juda osoan nekazariak eta larrez larre dabiltzan abeltzainak.
25
Bihotz-eroriak biziberrituko ditut, ahuleziak jotakoak indarrez beteko».
26
Orduan, iratzarri eta ulertu nuen. Atsegin izan zitzaidan ametsa.
27
Jaunak dio: «Begira, badator Israelen eta Judan giza hazia eta abere-hazia ereingo dudan garaia.
28
Haiek erauzi eta irauli, eraitsi, hondatu eta porrokatzeko erne egon nintzen bezala, erne egongo naiz haiek eraiki eta landatzeko ere.
29
Orduan, ez da errepikatuko esaera hura: “Gurasoek mahats gordina jan, eta semeek hozkia”.
30
Beste hau esango da: “Mahats gordina jaten duenak berak izango du hozkia, nor bere bekatuagatik hilko da”».
31
Jaunak dio: «Begira, badator Israel herriarekin eta Juda herriarekin itun berria egingo dudan garaia.
32
Itun hau ez da izango, Egiptotik ateratzeko eskutik hartu nituenean, beraien arbasoekin egin nuena bezalakoa. Haiek bai, hautsi egin zuten nire ituna, baina nik mantendu. Hala diot nik, Jaunak.
33
Hona hemen etorkizunean Israelekin egingo dudan ituna: Barruan ezarriko diet neure legea, bihotzean idatziko; ni beraien Jainko izango naiz eta haiek nire herri. Hala diot nik, Jaunak.
34
Ez dute elkarri irakatsi beharrik izango, “Ezagutu Jauna” esanez, guzti-guztiek, txiki nahiz handi, ezagutuko bainaute. Barkatu egiten baitiet beren gaiztakeria, beraien bekatua ez dut gehiago gogoratuko. Nik, Jaunak, esana».
35
Jaunak ezarri du eguzkia eguna argitzeko, ilargia eta izarrak gaua argitzeko; hark itsasoa astindu eta olatuek orro dagite. Jaun ahalguztiduna, hori du izena!
36
Honela dio Jaunak: «Nik ezarritako lege hauek inoiz huts egingo ez duten bezala, Israel herriak ere ez du huts egingo, betiko iraungo du nire aurrean.
37
Inork goiko zerua neurtzea lortzen badu, edo lurraren zimenduak aztertzea, nik ere baztertu egingo dut Israel herria egin duen guztiagatik. Nik, Jaunak, esana».
38
Jaunak dio: «Begira, badator nire hiria Hananeelen dorretik kantoiko ateraino berriro eraikiko duten garaia.
39
Hemendik Gareb muinorantz zuzen zabalduko da hiria, gero Goa aldera biratuz.
40
Gorpuak erre eta errautsak zabaltzen direneko haran osoa eta Zedron erreka inguruko landa, ekialderantz dagoen Zaldien Atearen izkinaraino, niri sagaraturiko esparru izango da. Ez dute sekula erauziko, ez hondatuko».
← Chapter 30
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 32 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52