bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Jeremiah 41
Jeremiah 41
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 40
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 42 →
1
Zazpigarren hilean, Netaniasen seme eta Elixamaren biloba Ismael, errege-jatorrikoa bera, Mitzpara joan zen hamar gizonekin, Gedalias ikustera. Elkarrekin otordua egiten ari zirela,
2
Ismaelek eta berekin zituen hamar gizonek, jaiki, ezpataz jo eta hil egin zuten Gedalias, Babiloniako erregeak Judako gobernari ezarria.
3
Gedaliasekin Mitzpan zeuden judatarrak eta gudari babiloniarrak ere hil egin zituzten.
4
Baziren bi egun Gedalias hila zela, gertatuaren berri artean inork ez jakin arren.
5
Horretan, laurogei gizon etorri ziren Sikem, Xilo eta Samariatik, bizarra moztuta, jantziak urratuta eta gorputza zauriz beteta, tenpluan eskaintzeko labore-opariak eta intsentsua zekartzatela.
6
Ismael atera zitzaien bidera negar-zotinka eta, haiengana heltzean, esan zien: —Zatozte Ahikamen seme Gedalias ikustera.
7
Baina hirira sartu bezain laster, Ismael eta beronen gizonek hil egin zituzten eta putzu batera bota.
8
Haietako hamar gizonek, ordea, esan zioten Ismaeli: —Ez gaitzazu hil! Garia, garagarra, olioa eta eztia daukagu gordeta landetan. Eta Ismaelek ez zituen hil beste lagunekin batera.
9
Hildakoen gorpuak jaurti zituen putzua, Israelgo errege Baxak eraso zion hartan, Judako errege Asak egindako putzu handia da. Netaniasen seme Ismaelek gorpuz bete zuen.
10
Ondoren, Ismaelek gatibu eraman zituen erregearen alabak, baita Mitzpan gelditu ziren guztiak ere: Nebuzaradan guardiaburuak Gedaliasen ardurapean utzia zuen jende guztia, hain zuzen. Gatibu guztiokin amondarren lurraldera joateko abiatu zen.
11
Kareahen seme Johanan eta beronen gudalburuak, Ismaelek egindako hilketen berri jakitean,
12
beren tropa guztia bildu eta Ismaelen aurka borrokara irten ziren. Gabaongo zingira handiaren ondoan atzeman zuten.
13
Ismaelek gatibu zeraman jendea, Johanan eta beronen gudalburuak ikustean, pozez bete zen.
14
Hala, Ismaelek Mitzpatik gatibu zeramatzanak itzuli eta Johananekin batu ziren.
15
Baina Ismaelek, bere zortzi gizonekin, Johanani ihes egitea lortu zuen, amondarrengana bilduz.
16
Orduan, Johananek eta beraren gudalburuek beren ardurapean hartu zuten Gedalias hil ondoren Ismaelek Mitzpatik gatibu eraman zuen jendea, Gabaonen bildu zitzaiena: gudariak, emakumeak, haurrak eta funtzionarioak.
17
Bideari ekin ondoren, geldialdia egin zuten Belenen aldamenean dagoen Gerut-Kimhamen. Egiptora joateko asmoa zuten,
18
babiloniarrengandik ihesi, hauen beldur baitziren, Netaniasen seme Ismaelek Babiloniako erregeak eskualdeko gobernari ezarri zuen Ahikamen seme Gedalias hil zuelako.
← Chapter 40
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 42 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52