bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Jeremiah 30
Jeremiah 30
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 29
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 31 →
1
Jaunak, Israelen Jainkoak, agindu hau eman zion Jeremiasi:
2
«Idatzi liburu batean nik eman dizkizudan mezu guztiak.
3
Izan ere, badator eguna, neure herri honen, Israel eta Judaren, zoria aldatuko dudana. Itzularazi egingo ditut beren gurasoei emandako lurraldera eta beronen jabe izango dira berriro. Nik, Jaunak, esana».
4
Hauxe da, beraz, Jaunaren mezua Israel eta Judarentzat:
5
«Izu-deiadarrak entzuten dira: beldur-ikara, eta onik ez!
6
Galdetu, begiratu inguruan: gizonezkoa haurdun gertatzen ote? Nola ikusten ditut, bada, gizonezkoak, eskuak sabelean eta aurpegia zurbil, emakumea haurgintzan bezala?
7
Ai ene! Izugarria izango da egun hura, berdinik gabea, larrialdi-eguna Jakoben herriarentzat. Baina onik aterako da».
8
Jaunak dio: «Egun hartan, hautsi egingo dut haren lepoko uztarria eta eten haren lokarriak. Aurrerantzean ez da atzerritarren esklabo izango.
9
Ni, Jauna, beren Jainkoa, zerbitzatuko naute, baita erregetzat ezarriko diedan Daviden ondorengoa ere».
10
Jaunak dio: «Zu, Jakoben herri, ez izan beldur! Ez izutu, Israel, ene zerbitzari hori! Neuk aterako zaitut bizi zaren urrutiko erbestetik, zeure seme-alabekin batera. Itzuliko zara eta lasai biziko, seguru egongo, inolako kezkarik gabe,
11
zeurekin izango bainauzu salbatzeko. Hala diot nik, Jaunak. Sakabanatu zaitudaneko nazioak suntsitu egingo ditut; zu, ordea, ez zaitut suntsituko, baina bai zentzaraziko merezi duzun neurrian: ez zaitut utziko zigorrik gabe».
12
Honela dio Jaunak: «Erremediorik gabea da zure hondamena, sendaezina zure zauria.
13
Ez da inor zutaz arduratzen denik, ez dago zure zaurientzat sendabiderik.
14
Ahaztu egin zaituzte adiskideek, ez dira zutaz axola. Etsai batek bezala jo zaitut, gogor zigortu, zeure erru kontaezinengatik, zeure bekatu izugarriengatik.
15
Zertan egin garrasi zeure hondamenagatik? Zure oinazeak erremediorik ez! Zeure erru kontaezinengatik, zeure bekatu izugarriengatik egin dizut hori.
16
Baina zu irensten zaituztenak irentsiak izango dira, zure etsai guzti-guztiak erbestera joango; zu lapurtzen zaituztenak lapurtuak izango dira, eta larrutzen zaituztenak larrutuak izango.
17
Izen hau eman zizuten: “Sion, hiri zapuztua, inori axola ez zaiona”; baina nik osasuna emango dizut, zauriak sendatuko. Nik, Jaunak, esana».
18
Hau dio Jaunak: «Jakoben herriaren zoria aldatuko dut, errukitu egingo naiz herrialdeaz; oraingo hondakinen gainean birreraikiko da hiria, zegoen tokian jasoko jauregia.
19
Gorespen-kantak altxatuko dira handik, pozezko oihuak; ugaldu egingo ditut, eta ez dira gutxituko, ohoratu egingo, eta ez dituzte gutxietsiko.
20
Garai bateko egoeran ezarriko ditut haien ondorengoak: haien batzarra nire aurrean tinko! Zigortu egingo ditut haien zapaltzaile guztiak.
21
Herrikoa izango dute buruzagia, beren artetik sortua gobernaria; niregana hurbilduko dut eta ondora etorriko zait. Bestela, nor ausartuko litzateke niregana hurbiltzen?
22
Nire herri izango zaituztet eta ni zuen Jainko izango nauzue. Nik, Jaunak, esana».
23
Hara, ekaitza bezala lehertu da Jaunaren haserrea, haize-erauntsia bezala oldartzen da, zurrunbiloka dabil errudunen buru gainean.
24
Jaunaren haserrea ez da baretuko, hartu duen erabakia burutu arte. Egunen batean jabetuko zarete, bai, horretaz.
← Chapter 29
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 49
Chapter 50
Chapter 51
Chapter 52
Chapter 31 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52