bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Job 12
Job 12
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 11
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 13 →
1
Jobek erantzun zuen:
2
«Benetan, herriaren ahotsa zaretela uste duzue, eta zuekin amaituko dela jakinduria.
3
Baina neuk ere badut adimena, ez naiz zuek baino gutxiago. Nork ez daki zuek esandako guztia?
4
Zuen, ene lagunon, irrigarri naiz, ni, erantzun eske Jainkoari deika ari natzaion hau. Zintzoa eta zuzena irrigarri!
5
“Zoritxarrekoari mespretxua, estropezu egiten duenari zartadak”, pentsatzen du zoriontsuak.
6
Bakea dago, ordea, bidelapurren bizilekuetan; Jainkoa zirikatzen dutenak eta beren eskura eduki nahi dutenak lasai daude.
7
«Galdetu basapiztiei eta irakatsiko dizute, zeruko hegaztiei eta adieraziko,
8
lurreko narrastiei eta irakatsiko dizute, itsasoko arrainek ere kontatuko;
9
horien guztien artean nork ez daki Jaunaren eskuak egin duela dena,
10
Jaunaren esku dagoela bizidun ororen arnasa eta gizaki bakoitzaren espiritua?
11
Hitzak bereizteko ahalmena du belarriak, jakiak dastatzekoa ahosabaiak;
12
adinekoek izaten dute jakinduria, urtetan aurreratuek zuhurtzia.
13
Bada, Jaunarenak dira jakinduria eta ahalmena, berarenak trebezia eta zuhurtzia.
14
«Jainkoak desegindakoa ezin inork berreraiki, preso hartu duena ezin inork askatu;
15
urei eusten badie, lehortea da; jaregiten badie, mundua suntsitzen duen uholdea.
16
Berak ditu indarra eta arrakasta, berarenak dira engainatua eta engainatzailea.
17
Boterea kentzen die kontseilariei eta burutik nahasten epaileak;
18
agintearen ezaugarriak kentzen erregeei eta loturik eramaten preso;
19
aginpidea kentzen die apaizei eta boterean finko daudenak iraultzen;
20
hizlari trebeak mututu egiten ditu eta zaharrei sena kentzen;
21
mespretxua botatzen du handikien gainera eta ahaltsuak indarge uzten;
22
ilunpeetako sakonena agerrarazten du eta itzalik beltzenak argitara ateratzen;
23
herriak altxarazten ditu, eta gero hondatu; nazioak hedarazi, eta gero desegin;
24
buruzagiei sena kentzen die eta biderik gabeko eremuetan galbideratzen;
25
iluntasun beltzean dabiltza itsumustuan eta mozkorrak legez zabunkarazten ditu Jainkoak.
← Chapter 11
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 13 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42