bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Job 41
Job 41
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 40
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 42 →
1
«Haren aurrean kito segurtasuna, hura ikustea nahikoa lurrera erortzeko.
2
Inor ez da hura zirikatzera ausartzen. Nor ausartuko da, bada, niri aurre egitera?
3
Nork eman dit lehenengo, nik itzuli behar izateko? Zerupean dagoen guztia neurea dut.
4
«Haren gorputz-atalez hitz egiten jarraituko dut, haren balentria eta gorpuzkera ederra azalduko.
5
Nork kenduko dio bere larru-jantzia, zulaezineko oskol bikoitza bezalakoa dena?
6
Nork zabalduko dizkio muturreko bi ateak, hagin beldurgarriz inguraturik dituenak?
7
Babeskiak lerrokatuta dituela ematen du bizkarrak, zirrikiturik gabe, zigiluz itxita bezala.
8
Hain estu dituenez batzuk besteen kontra, ez zaio haizerik ere sartzen:
9
bakoitza ondokoari itsatsia du, elkarri atxikiak, ezin bereiziak.
10
Haren doministikuek su-argia botatzen dute, begiek egunsentiak bezala dir-dir egiten.
11
Eztarri-zulotik zuziak irteten zaizkio, su-txinpartek ihes egiten.
12
Kea irteten zaio sudurretik, bor-bor irakiten dagoen pertzetik bezala.
13
Haren arnasak ikatzak goritzen ditu eta eztarri-zulotik sugarrak irteten.
14
Hain indartsua duenez sama, izu-ikaratu egiten du aurrean duen guztia.
15
Trinkoa du haragia, estu-estua eta mugigaitza.
16
Harria bezain gogorra du bihotza, errotarria bezain gogorra.
17
Jaikitzen denean, beldurrak hartzen ditu adoretsuenak, izuak jota uzten.
18
Ezpatak jo eta ez dio ezer egiten, ezta lantzak, azkonak eta geziak ere.
19
Burdina ihia bezalakoa da harentzat, brontzea egur ustela.
20
Geziek ez diote ihes eragiten, habaila-harriak lasto bihurtzen zaizkio.
21
Mazoa lasto iruditzen zaio, gezien ziztu-hotsari barre egiten dio.
22
Azpialdea teila zorrotzez estalia du, area bailitzan ibiltzen da buztinetan.
23
Pertza bezala jartzen du irakiten ur azpia, lurrinontzian bezala lurrinarazten gaineko ura.
24
Bere atzetik argi-uhara uzten du ur gainean, urak artile zuriz bezala estaliz.
25
Lehorrean ere ez du parekorik zeharo izukaitz baita sortzez.
26
Aurre egiten die ausartenei, bera da basapiztia guztien errege».
← Chapter 40
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 42 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42