bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Job 28
Job 28
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 27
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 29 →
1
Bada mea-zulorik zilarra ateratzeko, arragorik ere bai urrea garbitzeko.
2
Burdina lurzorutik ateratzen da eta haitzak urtuz kobrea lortzen.
3
Gizakiak ilunpearen mugak hautsi ditu, azken bazterrak, lurpe sakon ilunenak, arakatzen ditu.
4
Atzerritar jendeak mea-zuloak egiten ditu, inor ibili gabeko tokietan kulunkatzen da.
5
Gain-azalean ogia ematen duen lurrak sugarretan ditu bere erraiak;
6
beraren harkaitzak zafiro-toki dira, beraren hautsetan urrea aurkitzen da.
7
Harrapariek ez dituzte lurpeko bide horiek ezagutzen, ezta saiek ere ikusten;
8
basapiztiak ez dira bertan ibiltzen, lehoia ere ez da handik pasatzen.
9
Gizakiak, suharriari eskua ezarriz, mendiak erroetatik iraultzen ditu;
10
harkaitzetan mea-zuloak eginez, mineral baliotsuak aurkitzen.
11
Ibaien iturburuak agorrarazi eta argitara ateratzen du ezkutuan zegoena.
12
Baina non aurkitu jakinduria? Non du bere egoitza adimenak?
13
Gizakiak ez daki zenbat balio duen, eta ez da aurkitzen munduan.
14
«Ez daukat nik» dio Ur Leizeak, «Ez dago nirekin» esaten du Ozeanoak.
15
Ez da urre garbiarekin trukatzen, ezta zilarraz erosten ere.
16
Urrerik finenak ez du haren baliorik, ezta onize eder nahiz zafiroek ere.
17
Ezin da harekin urre edo diamanterik parekatu, ezin da lortu urrezko bitxien truke.
18
Koral eta kristalak ez dira ezer haren ondoan; hobe jakinduria eskuratu perlak baino.
19
Ezin da harekin Etiopiako topaziorik parekatu, ezta urrerik garbiena ere.
20
Baina nondik dator jakinduria? Non du bere egoitza adimenak?
21
Bizidun ororen bistatik ezkutuan dago, zeruko hegaztientzat gordeta.
22
Hondamen Leizeak eta Herioak esaten dute: «Hari buruz zer edo zer entzun dugu, bai».
23
Jainkoak bakarrik daki jakinduriaren bidea, hark du haren egoitzaren berri,
24
ortziaren mugetaraino iristen baita haren begirada, zerupeko guztia ikustatzen du.
25
Haizeari indarra arautu eta urei neurria finkatu zienean,
26
euriari legea jarri zionean eta tximistari eta trumoiari beren ibilbidea,
27
orduan ikusi eta baloratu zuen, orduan arakatu eta finkatu.
28
Eta esan zion gizakiari: «Jainkoarenganako begirunea da jakinduria, gaiztakeriatik urrutiratzea benetako ezaguera».
← Chapter 27
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 29 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42