bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Job 20
Job 20
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 19
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 21 →
1
Orduan, Naamako Tzofarrek hitz egin zuen:
2
«Urduri eta asaldaturik utzi nauzu, eta ezin egon erantzun gabe.
3
Iraindu nauen irakaspena entzun dut, baina hona zer erantzun behar dizudan.
4
«Ez al dakizu, betidanik, gizakia lurrean jarria izan denetik,
5
gaiztoen arrakasta laburra dela, sinesgabearen alaitasuna unetxo batekoa bakarrik?
6
Nahiz eta zeruraino hazi eta bere buruaz hodeiak ukitu,
7
zaborra bezala desagertuko da betiko; ikusten zutenek esango dute: Non da?
8
Ametsa bezala ezereztuko da, inork ez aurkitzeko eran, gau-ikuskaria bezala desagertuko.
9
Ikusten zutenek ez dute gehiago ikusiko, zegoen tokia hutsik geldituko da.
10
Haren seme-alabak behartsu bihurtuko dira, ondasunak itzuli beharrean gertatu baitzen bera.
11
Beregan duen gaztetasun betea lurpera joango da laster berarekin.
12
Nahiz eta gaizkia gustuko janaria izan, —mihipean gorde,
13
jaregin gabe ahogozatu eta ahoko sabaipean edukitzen zuena—,
14
usteldu egingo zaio erraietan, sugegorriaren pozoi bihurtuko.
15
Irentsitako ondasunak oka egingo ditu, Jainkoak botarazi egingo dizkio sabeletik.
16
Sugegorriaren pozoia zen xurgatzen zuena, biperaren miztoak bezala hilko du.
17
Ez ditu gehiago ikusiko olioa, eztia eta esnea, errekako ura bezain ugari.
18
Irabazitakoa erabili gabe itzuli beharko du, salmentatik ateratakoa ez du gozatuko.
19
Behartsuak zanpatu eta baztertu zituenez, berak eraiki gabeko etxeez jabetu
20
eta bere gutizia aseezina izan zuenez, ondasun guztiak galduko ditu.
21
Inork ez baitzion haren irentsi beharrari ihes egiten, ez du haren ongizateak iraungo.
22
Oparotasun betean, gabeziak harrapatuko du, atsekabetu guztiak gainera jausiko zaizkio.
23
Sabela bete diezaion, bere sumina bidaliko dio Jainkoak, elikagai bezala igorriko dio gainera.
24
Burdinazko armari ihesi doala, brontzezko geziak harrapatuko du.
25
Geziak gorputza zeharkatuko dio, muturra gibeletik ateraz; herioaren izu-ikara gaineratuko zaio.
26
Ilunpe osoa dauka zain, inork suspertu gabeko suak irentsiko du, etxeko hondarrak ere deuseztatuz.
27
Zeruek azalduko dute beraren errua, lurra ere kontra altxatuko zaio.
28
Ura isurian bezala joango zaizkio etxeko aberastasunak, Jainkoaren zigor-egunean.
29
Horra Jainkoak gaiztoarentzat daukan patua, berarentzat erabakia duen ondarea».
← Chapter 19
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 21 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42