bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Job 6
Job 6
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 5
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 7 →
1
Jobek erantzun zuen:
2
«Pisatu ahal izango balitz nire atsekabea eta denak batera jarri ene zoritxarrak,
3
itsasoko hondarrak baino gehiago egingo lukete; horregatik dira hain neurrigabeak ene hitzak.
4
Ahaltsuaren geziak sartu dira niregan eta beraien pozoia barneratu zait. Jainkoak izu-ikaraz egin dit eraso.
5
Egiten al du basastoak arrantza belarraren aurrean edo idiak marruma zer janik baldin badu?
6
Gatzik gabe jaten al da janari zozoa edo gusturik hartzen al zaio zapore gabekoari?
7
Nire zintzurrak ukitu nahi ez zuena, hori dut orain elikagai nardagarri.
8
«Beteko ahal da eskatzen dudana, emango ahal dit Jainkoak espero dudana!
9
Ai, Jainkoak suntsituko banindu eta bere eskuaz desegin!
10
Horrek arindu egingo ninduke. Eta pozez salto egingo nuke tortura latz honetan, ez niekeelako horrela Santuaren hitzei uko egingo.
11
Nondik, bestela, itxaroten jarraitzeko indarra? Zer helburu dut, pazientzia izateko?
12
Ez dut harkaitzaren sendotasunik, ez da brontzezkoa nire haragia.
13
Ez dut neure barnean sostengurik aurkitzen, ez dut inolako laguntzarik.
14
«Lur jota dagoenak lagunaren gupida behar du, Ahaltsuaganako begirunea ez galtzeko.
15
Ni anaiek ere traizionatu egin naute, urik gabe gelditzen diren errekek bezala.
16
Ur handiak dakartzate izotz-urtzaldian, goian elurrak urtzean;
17
baina lehen beroaldian agortu egiten dira, udaminean ubidetik desagertzen.
18
Karabanak bidetik okertu egiten dira: erreka lehorrei eremurantz jarraitu eta bertan galtzen.
19
Temako karabanek irrikaz bilatzen dute ura, Sabako bidaiariak haren esperoan dabiltza,
20
baina huts egiten die konfiantzak: hara iritsi, eta ezer ez!
21
Gauza bera zuek ere, huts egiten didazue: nire hondamendia ikusiz izuturik zaudete.
22
Eskatu al dizuet inoiz ezer eta zuen dirua nire alde emateko esan,
23
etsaien eskupetik libratzeko edo tiranoen menpetik askatzeko?
24
Argi nazazue, eta isildu egingo naiz. Esadazue zertan nagoen oker!
25
Mingarri gertatuko ote zait zuzen esandakoa? Baina zer da zuek kritikatzen duzuena?
26
Nire hitzak kritikatzen dituzue, haizeak daramatzan etsipenak hartuaren hitzak direlarik.
27
Umezurtza ere zotz egingo zenukete zuek, laguna ere saldu.
28
Ea! Begira aurrez aurre: gezurra esango al dizuet, bada, aurpegira?
29
Beraz, segi dezagun; baina maltzurkeriarik ez! Jarrai dezagun, nire zuzentasuna dago auzitan eta.
30
Maltzurkeria al dut ene mihian? Ez al naiz, bada, hitzak bereizteko gauza?
← Chapter 5
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 7 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42