bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Job 19
Job 19
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 18
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 20 →
1
Jobek erantzun zuen:
2
«Noiz arte atsekabetu behar nauzue eta zeuen hitzez zanpatu?
3
Dagoeneko gehiegi iraindu nauzue. Ez al zarete lotsatzen niri horrela erasotzeaz?
4
Huts egin dudala egia izanda ere, neuri bakarrik dagokit hutsa.
5
Lotsatzen nauena aurpegiratuz, ni baino hobeak zaretela uste baduzue,
6
jakizue Jainkoa izan dela nirekin bidegabe jokatu eta bere sarean bildu nauena.
7
Bidegabekeria horren aurka egin dut oihu, eta inork erantzun ez; laguntza eskatu, eta justiziarik ez.
8
Berak itxi dit bidea, ez dut irtenbiderik, nire ibilbideak ilunpetan utzi ditu.
9
Berak erantzi dit ohorea, berak kendu duintasunaren koroa.
10
Alde guztietatik jo nau, akabo! Zuhaitza bezala atera du nire itxaropena sustraitik.
11
Bere sumina piztu du ene aurka, etsaitzat hartu nauelarik.
12
Haren gudari-taldeak saldoan datoz, nireganaino iristeko bideak egin eta oihal-etxola inguratu didate.
13
«Senideak urrundu egin ditu niregandik, lagunek ere arroztzat naukate.
14
Auzoko eta ezagunek huts egin didate, etxean nituenek ere ahaztu.
15
Neskameek arroztzat naukate, kanpotartzat hartzen naute.
16
Morroiari dei egin eta ez dit erantzuten, erregututa ere.
17
Emazteari berari ere nazkagarri zaio nire arnasa, higuingarri natzaie neure odolekoei.
18
Haurrek ere mespretxatu egiten naute; jaiki orduko, burlaka hasten zaizkit.
19
Higuindu egiten naute lagun guztiek, nire aurka bihurtzen adiskide minenak ere.
20
Hezurra eta azala besterik ez naiz, ozta-ozta jarraitzen dut bizirik.
21
«Errukitu, errukitu nitaz, ene adiskideok, Jainkoak berak zauritu bainau!
22
Zergatik pertsegitzen nauzue zuek ere, Jainkoak bezala, zergatik ez zarete ni larrutzeaz aspertzen?
23
Ai, nire hitzak idatziak geldituko balira, liburuan ezarriak!
24
Edota burdinazko zizelaz eta berunaz betiko grabatuak haitzean!
25
«Nik badakit nire eskubidearen babeslea bizi dela, eta, azkenean, hautsetatik jasoko nauela.
26
Nire larruazal hau desegin ondoren, gorputzik gabe, Jainkoa ikusiko dut.
27
Neuk, bai, neuk ikusiko dut! Ez natzaio arrotz izango. Neure begiez ikusiko dut. Bihotza sutan dut ene barnean.
28
«Ni pertsegitzeko asmoa baduzue, gaitzaren sustraia niregan dagoelakoan,
29
izan ezpataren beldur, ezpatak zigortu egiten baititu erruak. Horrela jakingo duzue badela epaiketa bat».
← Chapter 18
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 20 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42