bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Job 5
Job 5
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 4
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 6 →
1
«Dei egin, Job, ea inork erantzuten dizun! Zein aingerurengana joko duzu?
2
Jakizu amorruak itotzen duela zentzugabea, inbidiak hilarazten heldugabea.
3
Sustraiak botatzen ikusi nuen zentzugabea, baina berehala hondatu zen haren egoitza;
4
haren seme-alabek ez dute salbabiderik izango, epaitegian zanpatuko dituzte inoren babesik gabe;
5
gosetuek jango dute hark bildutako uzta, kendu egingo diote, arantzazko hesiak jarri arren; egarrituek zurrupatuko diote ondarea.
6
Jakina da gaiztakeria eta miseria ez direla berez sortzen lurrean:
7
gizakiak sortzen du miseria, suak txinparta bezala.
8
«Nik neuk Jainkoarengana joko nuke, berari agertuko nioke ene auzia.
9
Ulermena gainditzen duten mirariak egiten ditu hark, gauza harrigarriak, ezin konta ahala;
10
euria bidaltzen du lurraren gainera, soroak ureztatzen;
11
apalduak goratu egiten ditu, bihotz-eroriak salbamenera jasotzen;
12
maltzurraren egitasmoak desegiten ditu, ez die uzten arrakastarik izaten;
13
buruargia bere maltzurkerian harrapatzen du, porrot eragiten bihurrien asmoei;
14
horrela, egun-argi betean ilunpetan aurkitzen dira, eguerdian itsumustuka ibiltzen gauean bezala.
15
Behartsua, ordea, salbatu egiten du Jainkoak haien mihiaren eztenetik eta indarkeriatik;
16
itxaropena ematen dio ahulari eta ahoa ixten zuzengabeari.
17
«Zorionekoa Jainkoak zentzarazten duen gizakia! Ez mespretxatu Ahaltsuaren heziketa.
18
Hark zauritu arren, osatu ere berak osatzen du; berak jo arren, sendatu ere bere eskuz sendatzen.
19
Behin eta berriro libratuko zaitu larrialditik, inoiz ez duzu kalterik jasango.
20
Gosetean heriotzatik gordeko zaitu, gerratean ezpatatik.
21
Mihiaren zigorretik babestuko zaitu, ez zara hondamendiaren beldur izango.
22
Bost axola zuri hondamendi eta gabeziak, ez zara basapiztien beldur izango.
23
Harriek ez dizute soroan trabarik egingo, eta bakean biziko zara piztiekin.
24
Bakea izango duzu etxean; aziendak ikuskatzean, ez zaizu bat ere faltako.
25
Seme-alaba asko izango duzu, zeure kimuak landako belarra bezain ugari.
26
Sasoi bikaina izango duzu hilobia arte, gari-balak uztaroan bezala.
27
Sakon aztertu dugu eta horrela da hau dena; entzun eta hartu gogoan zeure onerako».
← Chapter 4
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 6 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42