bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Job 14
Job 14
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 13
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 15 →
1
«Emakumeagandik sortutako gizakiak egunak gutxi eta kezkak ugari;
2
lorea bezala zabaltzen da eta zimeltzen, itzalak bezala egiten ihes, iraun gabe.
3
Eta zuk, Jainko, horrelakoagan jartzen dituzu begiak eta zeurekin auzitara eramaten!
4
Nork atera lezake garbia lohitik? Inork ez!
5
Bere egunak mugatuak dituenez eta hilabeteen kopurua zuk finkatua, gaindiezineko muga jarria diozunez,
6
begira ezazu beste norabait eta utz ezazu lasai, bere egunez goza dadin, langilea bezala.
7
«Zuhaitzak ere badu itxaropenik; moztu arren, suspertu egiten da eta kimu berriak ematen;
8
sustraiak zahartu eta motzondoa lurpean ihartu arren,
9
ura sumatu orduko hezetu egiten da eta landare gazteak bezalako hostaila botatzen.
10
Baina gizakia hil eta horretan amaitzen da; hil eta gero, zer geratzen da hartaz?
11
Urik gabeko aintzira bezala, agortu eta lehortutako ibaia bezala,
12
gizakia etzan eta ez da berriro jaikiko, ortzia desagertu eta gero ere, ez da itzartuko, ez da bere loalditik esnatuko.
13
«Ene Jainko, lurpean ezkutatuko baninduzu behintzat, gordeta edukiko baninduzu zeure sumina igaro arte, eta epe bat ezarriko bazenu nitaz oroitzeko…
14
Baina hildako gizakia berpiztuko ote da? Munduko borroka-egun guztietan egongo nintzateke, neure askatasun-aldia noiz iritsiko zain.
15
Zuk dei egin eta nik erantzun egingo nizuke, irrikan egongo zinateke zeuk egina nauzun honengatik.
16
Orain nire urratsei jarraitzen badiezu ere, orduan ez zinateke nire bekatuaz arduratuko.
17
Zorroan lakrez itxia utziko zenuke ene errebeldia eta nire erruak zurituko.
18
Baina mendia behera etortzen eta harkaitza lekuz aldatzen den bezala,
19
urak harria jaten eta bere erasoan lurra eramaten duen bezala, horrelaxe hondatzen duzu gizakiaren itxaropena.
20
Zuk erabat zanpatu eta hor doa betiko, heriotzaz desitxuraturik bidaltzen duzu.
21
Seme-alabak aberasten badira ere, hark ez du jakingo; behea jotzen badute, ez da ohartuko.
22
Bere haragiaren samina baizik ez du sentitzen, bere buruaren atsekabea besterik ez».
← Chapter 13
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 15 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42