bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Job 3
Job 3
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 2
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 4 →
1
Azkenean, ahoa zabaldu eta jaio zeneko eguna madarikatu zuen Jobek.
2
Honela hitz egin zuen:
3
«Madarikatua jaio nintzeneko eguna eta “Ume bat sortu da” esan zuteneko gaua!
4
Bihur bedi egun hura iluntasun, ez beza Jainkoak kontuan har, ezta argiak ere haren gain distiratu!
5
Jabetu bitez hartaz ilunpea eta herio-itzala, ezkuta bedi lainopean, eta har beza bat-bateko iluntasun beldurgarriak!
6
Irents beza gau hura iluntasunak, ez beza inork urteko egunen artean sar, ezta zenbatu ere hilekoen artean!
7
Bai, izan bedi antzu gau hura, ez beza entzun poz-oihurik!
8
Madarika bezate, eguna madarikatzen dakitenek, Leviatan iratzartzen trebatuek!
9
Goibel bitez haren egunsentiko izarrak; argiaren zain egon, eta ez dezala batere izan! Ez bitza ikus egunsentiaren begiak irekitzen!
10
Madarikatua, ez baitzizkidan itxi amaren sabeleko ateak hainbeste atsekabe ikustetik libratzeko!
11
«Zergatik ez ote nintzen hil amaren sabelean? Zergatik ez ito jaiotzerakoan bertan?
12
Zergatik babestu ote ninduen amaren altzoak eta bularrek esnea eman?
13
Lasai egongo nintzatekeen orain, jadanik atsedenean lo,
14
berentzat panteoiak eraiki zituzten munduko errege eta kontseilariekin batera,
15
urre askoren jabe izandako printzeekin, jauregiak zilarrez beteak zituztenekin batera.
16
Hilaurra bezala, ez nintzatekeen izan ere egingo, argirik ikusi ez duten umeen pareko.
17
«Hilobian amaitzen da gaiztoen zalaparta eta han aurkitzen atseden indargetuek;
18
presoak ere hantxe lasai, zaintzailearen ahotsik entzun gabe.
19
Txiki nahiz handi, han denak berdin, eta esklaboa jabearengandik libre.
20
«Zergatik eman argia zoritxarrekoari, zergatik bizia atsekabea baizik ez dutenei?
21
Heriotzaren zain daude, eta ez zaie etortzen, altxorrak baino irrika handiagoz bilatu arren.
22
Pozez txoratuko lirateke, hilobia aurkituko balute.
23
Zertarako du bizia nondik jo ez dakien gizakiak, Jainkoak irteera guztiak ixten dizkio eta.
24
«Negar-zotinak ditut ogi, urak bezala gainezka egiten nire intziriek.
25
Izan ere, zeri beldurrik handiena, eta huraxe gertatzen zait, zerk izutzen gehien, eta huraxe datorkit gainera.
26
Niretzat ez da lasaitasunik, ez patxadarik; atsedenik ez, egonezina baizik».
← Chapter 2
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 4 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42