bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Job 34
Job 34
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 33
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 35 →
1
Elihuk jarraitu zuen:
2
«Jakintsuok, entzun nire hitzak, zuek, ikasiok, aditu arretaz.
3
Belarriari hitzak bereiztea dagokio, ahosabaiari zaporeak dastatzea;
4
guri, berriz, zuzen dena bereiztea eta ongi zer dagoen aztertzea.
5
Jobek esan du: “Errugabea naiz, baina Jainkoak ukatu egin dit justizia;
6
arrazoi dudan arren, gezurtitzat nauka; larri zauritua nago, nik bekaturik egin gabe”.
7
Ba al da Job bezalakorik? Honentzat ura edatea bezala da biraoak esatea;
8
gaizkileekin elkartzen da eta gaiztoekin batera bide egiten.
9
Esan du: “Gizakiak ez du ezer irabazten Jainkoari atsegin izaten saiatuz”.
10
«Entzun, zentzudunok: Urruti Jainkoarengandik gaiztakeria, urruti Ahaltsuagandik bidegabekeria!
11
Egintzen arabera ordaintzen dio Jainkoak gizakiari, nori bere jokabidearen arabera ematen.
12
Benetan, Jainkoak ez du gaizki jokatzen, Ahaltsuak ez du zuzenbidea hausten.
13
Nork jarri du beraren zainpean lurra? Nork eman dio mundu osoaren ardura?
14
Bere buruarengan bakarrik pentsatuko balu, bere espiritua eta arnasa bereganatuko balitu,
15
bizidunak bat-batean hilko lirateke eta gizakia hautsetara itzuliko.
16
Adimena baduzunez, entzun, aditu arretaz nire hitzak.
17
Goberna ote lezake zuzenbideari gorroto dionak? Nola ausartzen zara Zuzen-zuzena gaitzestera?
18
«Erregeei ere beren maltzurkeria eta handikiei gaiztakeria aurpegiratzen dizkie.
19
Hura ez da agintariaren alderdikerian jausten, ez dio aberatsari behartsuari baino gehiago laguntzen, guztiak baitira berak eginak.
20
Bat-batean hiltzen dira gau itsuan, aberatsak hil eta desagertu egiten dira, ahaltsua baztertua da giza eraginik gabe.
21
Bai, gizakiaren jokabidea zaintzen du Jainkoak, haren urrats guztiak ikusten;
22
ez dago ilunperik, ez itzal edo gerizperik, gaizkileen gordeleku izan daitekeenik.
23
Ez dauka gizakia luzaroan zelatatu beharrik, bere aurrean epaiketara aurkez dadin.
24
Itaunketa beharrik gabe birrintzen ditu handikiak eta beste batzuk jartzen haien ordez.
25
Ezagutzen du Jainkoak haiek egindakoa, gau batez iraultzen eta zanpatzen ditu,
26
kriminalak bezala jendaurrean zigortzen;
27
aldendu egin baitira harengandik eta ez diote haren jokabideari jarraitu;
28
horrela, behartsuen deiadarra harenganaino iritsarazi dute, eta hark entzun egin du dohakabeen oihua.
29
Baina Jainkoak esku hartzen ez badu, nork gaitzetsiko du? Aurpegia ezkutatzen badu, nork ikusi ahal izango du? Halere, herriak eta gizateria osoa zaintzen ditu,
30
fedegaberik errege izan ez dadin, ezta herriari erorbiderik jarriko dionik ere.
31
«Norbaitek Jainkoari honela esango balio: “Aitortzen dut neure bekatua, ez dut berriro oker jokatuko.
32
Nik ikusten ez dudana, erakustazu zuk; bidegabe jokatu badut, ez dut berriro egingo”,
33
zure ustez, zigortu egin beharko ote luke horrelako hori? Zuk, ordea, ez dituzu onartzen haren erabakiak. Baina hori zure aukera denez, eta ez nirea, emazu zeure iritzia.
34
«Entzuten didaten gizaki zentzudunek eta jakintsu guztiek esango dute:
35
“Jakin gabe mintzo da Job, zentzugabeak dira horren hitzak.
36
Aztertu, bestela, berorren adierazpenak sakoneraino: fedegabearenak bezalakoak dira;
37
oker jokatu eta, gainera, errebelatu egiten da, iseka egiten du gure aurrean eta Jainkoaren aurka dihardu etengabe”».
← Chapter 33
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 35 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42