bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Job 39
Job 39
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 38
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 40 →
1
«Ba al dakizu noiz erditzen diren basahuntzak? Ikusi al dituzu oreinak umea egiten?
2
Ba al dakizu zenbat hiletakoa den haien umealdia? Ba al dakizu noiz erditzen diren,
3
noiz, kuzkurturik, bultza egin eta kanpora botatzen dituzten kumeak?
4
Gero, hauek hazi eta indartzean, landara alde egin eta ez dira berriro itzultzen.
5
«Nork eman zion basastoari askatasuna, nork zizkion lokarriak apurtu?
6
Nik eman diot landa zabala bizitoki, lurralde gazia, egoitza izan dezan.
7
Barre egiten du hirietako zarata-hotsaz, ez du mandazainaren oihurik entzuten.
8
Larre-toki dituen mendiak arakatzen ditu edozein belar-izpiren bila.
9
«Onartuko ote du bisonteak zure zerbitzura egotea, gauak zure ukuiluan ematea?
10
Lotuko ote duzu uztarrian, zure atzetik ibarreko lurrak golda ditzan?
11
Indartsua dela eta, fidatu egingo ote zara eta beraren gain utzi zeure soro-lanak?
12
Uste al duzu balio izango dizula uzta biltzeko eta alea ekarri eta larrainean pilatzeko?
13
«Ostrukak harro eragiten die hegoei, zikoinaren hegoak balitu bezala.
14
Arrautzak lurrean uzten dituenean hareatan bero daitezen,
15
ez du gogoan hartzen oinen batek azpian har edo piztiaren batek zanpa ditzakeela.
16
Ankerra da kumeekin, bereak ez balitu bezala; ez zaio axola bere nekeak alferrikako gertatzea.
17
Izan ere, Jainkoak ukatu egin dio sena eta ez dio buruargitasunik eman.
18
Baina jaiki eta lasterka oldartzen denean, barre egiten die zaldiari eta zaldunari.
19
«Zuk ematen al diozu zaldiari azkartasuna, zuk janzten ote lepoa ile-zurdaz?
20
Zuk eragiten al diozu salto matxinsaltoari bezala, irrintzi arrandiatsuaz izua sartzen duelarik?
21
Indarrez gainezka lurrari ostiko eginez, armen aurrera oldartzen da.
22
Barre egiten dio beldurrari, ez da ikaratzen, ezpataren aurrean ez du atzera egiten.
23
Geziontziak durundi egiten du beraren gainean, lantzak eta azkonak distira;
24
aurrera oldartu nahian ezin zaio eutsi turuta jotzean.
25
Turutaren hotsera, irrintzi egiten du; urrutitik sumatzen ditu guda, buruzagien aginte-hotsak eta guda-irrintziak.
26
«Zure jakinduriak irakasten al dio belatzari hegan eta bere hegoak hegoaldera zabaltzen?
27
Zure aginduz igotzen al da arranoa gora eta bere habia gailurretan egiten?
28
Harkaitzetan bizi da eta babesten, haitz-tontorrean du bere gotorlekua.
29
Handik zelatatzen du harrapakina eta urrutira begiztatzen.
30
Beraren kumeak odolez elikatzen dira; haragi-ustela non, bera han».
← Chapter 38
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 40 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42