bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Job 30
Job 30
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 29
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 31 →
1
«Orain, ordea, barre egiten didate ni baino gazteagoek, nahiz eta berauen gurasoei ez nien gai iritziko neure ardi-txakurrekin nahasteko ere.
2
Ezertarako ez nituen haien besoak, zeharo ahulduak baitzeuden.
3
Ihartuta zeuzkaten goseak eta miseriak, marraska ibiltzen ziren eremuan, lur ilun idorretan.
4
Sasi artean basalandareak biltzen zituzten, isats-sustraiez elikatzen;
5
gizartetik kanporatuak ziren, deiadarka jazarriak lapurrak bailiran;
6
harkaitz artean bizi ziren, koba eta haitzuloetan,
7
lahar artean uluka, arantzapean kuzkurtuta.
8
Jende doilorra zen, izen gabeko jendea, herrialdetik makilaka jaurtia.
9
«Eta orain, koplak ateratzen dizkidate, berorien burlagarri bihurtu naiz.
10
Higuindu egiten naute, niregandik urrundu eta aurpegira txu egiten.
11
Jainkoak indargabetu eta apaldu egin nauenez, ez didate batere begirunerik.
12
Ondoan ditut denak batera, bideak prestatzen nire hondamenerako;
13
ihesbidea ixten didate, ni galtzen saiatzen dira, inoren laguntza-beharrik ez dutelarik.
14
Zirriztu zabaletik oldartzen zaizkit erasoka burrundaratsu gainera.
15
Izu-ikarak menpean hartzen nau, haizea bezala desagertzen nire duintasuna, hodeia bezala ezerezten nire ongizatea.
16
Orain, biziak ihes egiten dit, estu eta larri bizi naiz atsekabez.
17
Gauez, hezurretaraino zulatuta saminez, etengabeko oinazeak izaten ditut.
18
Nire larruazala erabat desitxuratua dago, gaitzez estalia tunikaz bezala.
19
Lokatzetan murgildua nago, hona hemen ni hauts eta errauts bihurtua.
20
«Nik deiadar egin eta zuk, Jainko, ez didazu erantzuten, aurrean jarri eta begirada zorrotza botatzen didazu.
21
Nire borrero bihurtu zara, gogor erasotzen didazu ukabilka.
22
Airean eramaten nauzu, haizeaz eta ekaitzaz astintzen.
23
Badakit heriotzara naramazuna, bizidun guztien elkartokira.
24
«Ez al du pertsonak eskua luzatzen hondatzear dagoenean, eta laguntza eske garrasi egiten?
25
Ez al dut, bada, negar egin zoritxarrekoarekin eta erruki izan behartsuari?
26
Zorionaren zain, eta zoritxarra etorri zait; argia itxaroten, eta iluntasuna iritsi.
27
Irakiten dut barrua, atsekabe-egunak heldu zaizkit.
28
Kopetilun nabil, eguzki-argitik urrun; batzarrean jaiki eta deiadar egiten dut.
29
Txakalen kideko bihurtu naiz, ostruken lagunarteko.
30
Belztu eta erori egiten zait larruazala, hezurrak ere bai sukarraz.
31
Nire zitara doluminez dago, txirula negarrez.
← Chapter 29
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 31 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42