bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Job 9
Job 9
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 8
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 10 →
1
Jobek erantzun zuen:
2
«Bai, badakit horrela dela, gizakiak ez duela arrazoi Jainkoaren kontra.
3
Harekin eztabaidan hasi nahi badu, mila argudiori ezin izango dio bakar batez ere erantzun.
4
Jakinduriaz edo indarraz hornitua izanda ere, nork egingo dio aurre eta kaltegabe gelditu?
5
«Mendiak, ohartu gabe, lekuz aldatzen ditu berak, irauli egiten ditu bere haserrean;
6
lurra bere oinarrietatik astintzen du, eusten dioten zutabeak dardararaziz.
7
Haren aginduz eguzkia ez da ateratzen, izarrak ezkutuan uzten ditu.
8
Berak bakarrik zabaltzen ditu zeruak eta oinpean hartzen itsasoko uhinak.
9
Berak sortzen ditu konstelazio eta zeruko izar-multzo guztiak.
10
Ulermena gainditzen duten mirariak egiten ditu, gauza harrigarriak, ezin konta ahala.
11
Neure ondotik bera igaro eta ez dut ikusten, ondo-ondotik pasatu eta ez naiz konturatzen.
12
Zerbait hartzen badu, nork esan itzultzeko? Nork esango berari: “Zertan zabiltza?”
13
Jainkoak ez du bere suminean amore ematen, bere oinpean hartzen ditu Rahab-en indarrak.
14
«Ni izango ote naiz, bada, erantzungo diona? Nik aurkituko ote argudioak beraren aurka?
15
Arrazoia badut ere, ez diot erantzungo; neure salatzaileari erregutu behar ote?
16
Nik dei egin eta hark erantzungo balit ere, ez dut uste nire erreguari jaramon egingo liokeenik.
17
Berak bainau ekaitzaz zanpatu, berak dizkit arrazoirik gabe zauriak ugaldu,
18
arnasa hartzen ere ez dit uzten eta saminez asebetetzen nau.
19
Indarrera jo? Bera da indartsuena. Zuzenbidera? Nork egin nire alde testigantza?
20
Zuzena banintz ere, haren ahoak kondenatu egingo ninduke; errugabea izanik ere, maltzur agerraraziko.
21
Errugabea al naiz? Neuk ere ez dakit. Nazkatua nago bizitzaz!
22
Dena berdin da! Sarritan esan izan dut: Errugabea nahiz erruduna suntsitzen ditu Jainkoak.
23
Ezbeharrez bat-batean heriotza gertatzen bada, barre egiten du hark errugabearen zoritxarraz.
24
Herrialde bat gobernari gaiztoen esku dagoenean, nork estaltzen ditu hango epaileen begiak, berak izan ezik?
25
«Korrikalaria baino bizkorrago doaz nire egunak: zoriona ikusi gabe doaz ihesi,
26
ihizko ontziak bezain arin, arranoa harrapakinaren gainera bezala.
27
Neure buruari “Ahaztu atsekabea, alaitu aurpegi hori”, esaten badiot
28
oinaze guztien beldur jartzen naiz, ongi baitakit ez nauela errugabetzat hartuko.
29
Eta gaitzetsia izan behar badut, zertarako nekatu alferrik?
30
Nahiz elur-uraz garbitu, nahiz eskuak lixibaz igurtzi,
31
lokatzetan murgilduko ninduke eta neure jantziek ere nire nazka izango.
32
«Jainkoa ez da ni bezala gizon, erantzun diezaiodan edota biok auzitara joateko.
33
Gu bion artean auzia erabaki lezakeen artekaririk balego,
34
Jainkoaren makila kenduko lidake gainetik eta harenganako izuak ez ninduke ikaratuko.
35
Orduan, bai, beldurrik gabe hitz egingo nuke. Baina hori ez da horrela, eta neurez bakarrik behar dut baliatu.
← Chapter 8
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 10 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42