bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Job 21
Job 21
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 20
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 22 →
1
Jobek erantzun zuen:
2
«Entzun arretaz nire hitzak, emadazue behintzat kontsolamendu hauxe.
3
Izan eroapena hitz egiten dudan bitartean, eta amaitzean, egin iseka, nahi baduzue.
4
Gizakiagatik kexatzen ote naiz? Zergatik, bada, ez dut galduko pazientzia?
5
Jar iezadazue arreta. Txundituta, txintik esan gabe geldituko zarete.
6
Oroitzapen horrek neu ere izutu egiten nau, hotzikara sartzen zait gorputzean.
7
«Zergatik jarraitzen dute bizirik gaiztoek, zenbat eta zaharrago hainbat eta indartsuago?
8
Seme-alabak sendotuz doaz haien ondoan, kimu berriak hazten ikusteko aukera dute.
9
Haien etxeak, bakean eta beldurrik gabe: Jainkoaren zigorrik ez zaie iristen.
10
Haien zezenak huts egin gabe ernaltzen du, txahalik galdu gabe erditzen behia.
11
Umeei arkumeak bailiran uzten diete jolasean, haurrei dantzan.
12
Danbolin eta zitararen laguntzaz abestu eta txistua joz egiten dute festa.
13
Beren egunak gozo-gozo pasatu eta lasai asko jaisten dira lurpera.
14
Jainkoari esaten zioten: “Alde egizu guregandik, ez ditugu zure bideak ezagutu nahi eta.
15
Merezi al du Ahaltsuak zerbitza dezagun? Zer irabazten dugu berarengana joz?”
16
Ez al dute zoriona beren esku? Zergatik esan, orduan, “Ez nator bat gaiztoen egitasmoekin?”
17
«Sarri itzaltzen ote da gaiztoen kriseilua, sarri jausten ote ezbeharra haien gainera, sarri ematen ote Jainkoak zigorra bere suminean?
18
Halere, esan ohi da: “Izan bitez lastoa haizetan bezala, orbela zurrunbiloan bezala!”
19
Aitaren zigorra seme-alabei ematen omen die Jainkoak. Zigor dezala bera, konturatuko da!
20
Ikus dezala bere begiez hondamendia eta edan Ahaltsuaren sumina!
21
Izan ere, zer axola zaizkio etxekoak, hil eta gero, bere hilabete-kopurua amaitu ondoren?
22
(Nork emango irakaspenak Jainkoari, zeruko izakien epaile ere bera delarik?)
23
«Hiltzen da bat sasoi-sasoian, zoriontsu eta lasaitasun betean;
24
saihetsak gantzez ongi beteta, hezurrak sendo eta indartsu.
25
Hiltzen da beste bat, atsekabez betea, zoriona sekula dastatu gabe.
26
Biak batera etzaten dira lurrean eta harrek estaltzen dituzte.
27
«Ongi ezagutzen ditut zuen gogoetak eta nire aurka dituzuen argudioak.
28
Badakit esaten duzuela: “Non da tiranoaren etxea, non gaiztoen egoitza?”
29
Zergatik ez diezue bidaiariei galdegiten eta haiek esandakoa kontuan hartzen?
30
Gaizkilea onik irteten da hondamendikoan, babesean egoten zigor-egunean.
31
Inork ez dio bere jokabidea aurpegiratzen, ezta merezi duena ematen ere.
32
Hilerrira eramaten dutenean, beila egiten dute haren hilobian.
33
Jende guztia doa haren atzetik segizioan, zenbatezina bildutakoen kopurua. Gozo zaio hilerriko lurra.
34
«Nola kontsolatu nahi nauzue zeuen erantzun faltsu eta hutsal horiekin?»
← Chapter 20
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 22 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42