bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Job 40
Job 40
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 39
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 41 →
1
Jaunak jarraitu zuen Jobi esaten:
2
«Ba al da Ahaltsuarekin eztabaidatu nahi duenik? Jainkoa kritikatu nahi duenak, erantzun beza».
3
Jobek erantzun zion Jaunari:
4
«Ni ez naiz inor, zer erantzungo dizut? Eskuaz ahoa itxiko dut.
5
Behin eta birritan hitz egin dut, eta ez dut beste erantzunik erantsiko».
6
Orduan, Jaunak ekaitzaren erditik erantzun zion Jobi:
7
«Presta zaitez, adorerik baduzu, nire galderei erantzuteko.
8
Arrazoia kendu nahi al didazu eta ni gaitzetsi zeure burua zuzenesteko?
9
Jainkoak adina indar al duzu eta harena bezain ahots ozena?
10
Horrela bada, jantzi zeure burua ospe eta handitasunez, estali duintasun eta edertasunez.
11
Utzi zeure suminari lehertzen eta eraitsi harroputza begiratu batez.
12
Makurrarazi begiratu batez harroputza, jo eta zanpatu bertan gaiztoak.
13
Lurpera itzazu guztiak batera, estali guztiei begiak hilobi ilunean.
14
Orduan, nik neuk goraipatuko zaitut, zeure ahalmenaz lortua zenukeen garaipenagatik.
15
«Begira hipopotamoari. Neuk egina da zu bezalaxe. Belarra jaten du idiak bezala.
16
Begira zer sendotasun duen bizkarraldean, nolako indarra sabeleko muskuluetan!
17
Tente du isatsa, zedroa bezala, artekaturik ditu hanketako tendoiak;
18
hezurrek, brontzea bezain gogor, burdinazko hagak dirudite.
19
Nire maisulana da; neuk bakarrik, bere egileak, mendera lezake ezpataz.
20
Mendiek ematen diote janaria, beraren inguruan egiten dute jolas basapiztiek.
21
Lotoaren azpian etzaten da, aintzirako kanabera artean ezkutatzen.
22
Lotoaren gerizpean babesten da, errekako sahatsek inguratzen dute.
23
Ibaiak ur handiak badakartza ere, ez da izutzen, nahiz eta Jordan ibaiak muturrean jo, lasai geratzen da.
24
Nork aurrean jarri eta helduko dio? Nork eutsi eta sudurra zulatuko?
25
«Harrapa al dezakezu krokodiloa amuaz edo haren mihia sokaz lotu?
26
Pasatuko ote diozu kanabera sudurretik edo zulatuko ote matrailezurra kakoz?
27
Erreguka eta zurikeriatan ibiliko ote zaizu?
28
Hitzarmena egingo ote du zurekin, betiko esklabo har dezazun?
29
Jolas egingo al duzu berarekin txoritxoarekin bezala edota preso hartuko zeure alaben jostailu bihurtzeko?
30
Enkantean jarriko ote dute arrantzaleek, saltzeko zatikatuko ote merkatariek?
31
Larrua zula-zula egingo ote diozu geziz edo burua arpoiz zeharkatuko?
32
Jarriozu eskua gainean, ez duzu berriz egingo, gogoan izango baituzu borroka.
← Chapter 39
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 41 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42