bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Job 13
Job 13
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 12
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 14 →
1
«Bai, neure begiek ikusi dute hori dena, neure belarriek entzun dute, eta ulertzen dut.
2
Zuek dakizuena, neuk ere badakit, ez naiz, ez, zuek baino gutxiago.
3
Baina nik Ahaltsuari hitz egin nahi diot, Jainkoarekin egin nahi dut eztabaidan.
4
Zeren zuek gezurzale baitzarete, sasimediku besterik ez.
5
Isil-isilik egongo bazinete, orduan bai zuek jakintsu!
6
«Entzun, bada, ene defentsa, aditu ene ezpainetako arrazoibideak.
7
Jainkoa nahi al duzue defendatu zuen bidegabekeria eta gezurrez?
8
Jainkoaren alde jarri nahi al duzue eta haren defendatzaile bihurtu?
9
Eta berak aztertuko bazintuzte, zer? Gizakia bezala engainatuko ote zenukete?
10
Agudo asko aurpegiratuko dizue, ezkutuan alderdikeriaz jokatzen baduzue.
11
Ez al zaituzte ikaratzen haren handitasunak? Ez al zaituzte zanpatzen harenganako izuak?
12
Errautsezko esanak dira zuen hitz-aspertuak, buztinezkoak zuen erantzunak.
13
Isildu zuek! Neuk hitz egin behar dut, eta datorkidala datorkidana!
14
Dena arriskatuko dut, bizia jarriko dut jokoan.
15
Bai, hil egingo nau. Ez dut ezer espero, neure jokabidea haren aurrean defendatzea izan ezik.
16
Hori bera izango dut salbabide, sinesgaberik ezin baita haren aurrera aurkeztu.
17
Entzun, entzun ene hitza, sar dadila zuen belarrietara ene azalpena.
18
Prestatu dut neure defentsa eta badakit errugabe geldituko naizela.
19
Ba al da nirekin eztabaidan hasi nahi duenik? Ni isildu eta hiltzeko zorian nago.
20
«Ene Jainko, bi gauza bakarrik eskatzen dizkizut eta ez naiz zure aurretik ezkutatuko:
21
zeure atzaparra nire gainetik kentzea eta zeure izuaz ni ez ikaratzea.
22
Gero, zuk hitz egin eta nik erantzungo dizut, edota nik hitz egin eta zuk erantzungo.
23
Zenbat dira nire erruak eta bekatuak? Erakuts iezadazu ene okerkeria eta bekatua.
24
Zergatik ezkutatzen didazu zeure aurpegia, zergatik hartzen nauzu etsaitzat?
25
Zergatik izutzen nauzu eta erasotzen? Ez naiz airean doan hosto eta lasto iharra baizik.
26
Epai latzak ematen dituzu ene aurka, gaztaroko erruak egotziz;
27
nire oinak katez lotzen dituzu, nire pauso guztiak zelatatzen, oinatzak aztertzen.
28
«Gizakia pipiak jotako zura bezala birrintzen da, sitsak jandako soinekoa bezala.
← Chapter 12
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 14 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42