bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Job 36
Job 36
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 35
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 37 →
1
Elihuk gaineratu zuen:
2
«Itxaron pixka bat eta argituko dizut zerbait, badago oraindik Jainkoaren alde zer esanik.
3
Urrutitik datorren jakintzan oinarriturik, egin nauenak arrazoi duela azalduko dut.
4
Benetan diotsut ez dagoela gezurrik nire hitzetan, jakintza sendokoa duzu zeure ondoan.
5
«Ahaltsua da Jainkoa, ez du inor mespretxatzen; ahaltsua, sendoak baitira haren erabakiak;
6
ez du gaiztoa bizirik uzten, zanpatuei justizia egiten die;
7
ez ditu begiak zuzenengandik kentzen, errege-aulkietan ezartzen ditu eta hantxe betiko goraipatzen.
8
Eta kateetan preso daudenean edo atsekabe-lokarriz lotuta,
9
beren egintzak eta harrokeriazko bekatuak salatu nahi dizkielako da.
10
Belarria zabaltzen die zentza daitezen, gaiztakeriatik itzultzeko agintzen.
11
Entzun eta haren menpeko bihurtzen badira, zorion eta atseginetan emango dituzte beren bizitzako urteak.
12
Baina ez badiote entzuten, heriotzaren muga pasatuko dute, konturatu gabe hilko.
13
Fedegabeek beren haserrea areagotzen dute; kateatuta daudela ere, ez dute laguntza eske oihu egiten.
14
Gaztaro betean galtzen dute bizia, era lotsagarrian hiltzen dira.
15
Baina atsekabearen bidez salbatzen du Jainkoak atsekabetua, saminaren bidez ulertarazten dizkio bere esanak.
16
«Zeuri ere, atsekabeetatik libratu eta estuasunik gabeko egoera erosoa eman nahi dizu, jaki gozoz beteriko mahaia.
17
Baina orain gaiztoei dagokien epaia bete da zuregan, kondenazio-epaia zeureganatu duzu.
18
Amorruak ez zaitzala asaldaraz; bestela, ez duzu aurkituko askatuko zaituen erospen-saririk.
19
Zure aberastasun guztiak ez dira aski izango, ez zure urrea, ezta indarbide guztiak ere.
20
Ez zaitez egon azkenaren zain, herriak desagertuko diren garai ilunaren zain.
21
Ez zaitez gaiztakeriara itzul, horregatik bidali baitizute atsekabea.
22
Begira, paregabea da Jainkoa bere indarrean. Zein maisuk irakatsiko hobeto?
23
Inork ez dio nola jokatu erakusten, inork ez dio “Gaizki egin duzu” esaten.
24
Gogoratu beraren egintzak goratzea; mundu guztiak ospatzen ditu,
25
guztiek miresten dituzte, urrutitik ikusten badituzte ere.
26
«Begira, guk uler dezakegun baino handiagoa da Jainkoa, zenbatezina haren urte-kopurua.
27
Berak biltzen ditu ur-tantak eta gero euri bihurtzen,
28
eta hodeiek isurtzen dute zaparrada modura jende gainera.
31
Horrela arduratzen da herriez, zer jana ematen ugari. [29] Nork ulertu hodeien zabaltzea eta trumoien burrundara zeruan? [30] Begira, berak hedatu du zeruan argia, berak ezkutatu itsasoaren oinarriak.
32
Esku artean du tximista, berak bidaltzen du jo-puntura.
33
Trumoiak haren etorrera iragartzen du, haren haserrea bidegabekeriaren aurka sutzen da.
← Chapter 35
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 37 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42